Funtzionamendua
Modu sinple batean, sareak nola funtzionatzen duen azaltzen saiatuko gara:
Pazientea: Gairaren inguruan informatzeko edota terapian hasteko deitu edo e-posta bat bidaltzen du. Proiektuaren koordinatzaileetako batekin lehen elkarrizketa bat adosten da. Hizketaldi honetan kontsulta-arrazoia jasotzen da; eskaintzen zaizkion orduak itzuli beharko dituela azaltzen zaio, bere egoera ekonomikoaren gaineko informazio jakin bat eskatuko zaio eta izan ditzakeen zalantzak argituko zaizkio. Lehendabiziko elkarrizketa edo elkarrizketen ostean, terapeuta bat egokituko zaio eta koordinatzaileak paziente horren ordu itzulketaren antolakuntzan laguntzen joango da. Harreman honek bertan parte hartzen duten pertsonek nahi duten arte ala egokia deritzen arte iraungo du.
|
Terapeuta: Informatzeko edota bere burua terapeuta moduan eskaintzeko deitu edo e-posta bidez harremanetan jartzen da. Proiektuaren koordinatzaileetako batekin lehen elkarrizketa bat adosten da. Hizketaldi honetan bere lan profila jasotzen da eta eskaintzen dituen orduak itzuliko zaizkiola azaltzen zaio. Terapeutaren beharrak aztertzen dira, izan ditzakeen zalantzak argitu eta bere titulazioa zein egoera profesionalaren inguruko informazioa eskatzen zaio. Lehendabiziko elkarrizketa edo elkarrizketen ostean, paziente bat egokitzen zaionean deituko zaio eta koordinatzaileak dagozkion orduen itzulketaren antolakuntzan lagunduko dio. Harreman honek bertan parte hartzen duten pertsonek nahi duten arte ala egokia deritzen arte irauteagatik ere, terapeutari harreman terapeutiko bakoitza amaierara arte mantentzeko konpromisoa eskatuko zaio. Psikosolidario@kek eskainitako talde-sesioen ikuskapenen terapeutikoetara joango da.
Praktikanteak: Deitu edo e-posta bat idazten du informazioa jasotzeko edo praktikak egiten hasteko. Proiektuaren koordinatzaileetako batekin lehen elkarrizketa bat adosten da. Hizketaldi honetan funtzionamendua azaltzen zaio, interesa zein terapia motan duen galdetu eta konfidentzialtasunerako zenbait irizpide eskatuko zaizkio. Lehendabiziko elkarrizketa edo elkarrizketen ostean, terapeutak eta pazienteak tratamendua hasi behar dutenean deituko zaio, beti ere behaketarako azken hauen baimena izanik. Hasitako proiektuetan amaiera arteko jarraipena egin dezan eskatuko zaio. Talde-sesioen ikuskapen terapeutikoetara ere joango da.