Nor gara
Bi pasiok erakartzen gaituzten pertsona talde bat gara:
- Psikologia.
- Denok gure ingurunea hobetu dezakegunaren ezagutza.
Aipatutako bi arrazoi hauetako batengatik ezagutzen genuen elkar eta gehienok Psikologiaren profesionalak gara. Guztioi kezkatzen gintuen pertsona askok tratamendu psikologiko bat ordaintzeko dirurik ez izateak. Izan ere, Osakidetzako eskaintza oso murritza da profesional kopuruan, eta are murritzagoa Psikologiako adar edo terapia mota ezberdinen eskaintzan. Gainera hemen erroldatuak ez dauden pertsonei ez zaie osasun psikologikorako eskubiderik onartzen.
Egun baten Madrilgo Tabakalerako proiektu bati buruzko informazioa jaso genuen, non denboraren truke terapia eskaintzen zen, eta opari baten moduan bizi genuen guzti hura: gauzak hobeto egiteko era bat bazegoen. Hori dela eta ilusio handiz antzeko egitasmo bat Gipuzkoan abian jartzeko bildu ginen, hori baita gure bizilekua.
Eskubideen, berdintasunaren, harremanen, gizartearen, komunitatearen, sistema ekonomikoaren eta beste hainbat gaien inguruan egin ditugun bilera askoren ondoren, gure egitasmoaren oinarri filosofikoak adostera iritsi gara. Oraindik ere biltzen eta gai ezberdinen inguruan eztabaidatzen jarraitzen dugu, eta hala egiten jarraitu nahi dugu, hazi eta behar den guztietan eraldatu nahi dugulako!
Sarea osatzen dugun terapeutak
Maite Mauleón
Psikologo Orokor Sanitarioa, Bikote eta Familia Terapeuta.
Zailtasunei aurre egiteak, batzuetan, zerbait ezberdina egitea suposatzen du, terapia egitea bezala. Prozesu honetan zehar laguntzea eta bideratzea gustoko dut, era sortzaile eta dinamiko batean. Hobeto egote nahiaren erronkan jendeak lortzen dituen berreraikitze eta emaitzez positiboki harritzea gustoko dut. |
Lide Treku
Haur eta nerabe psikologoa. Jolas Terapian espezializatua.
Psikologia, nere lana izateaz gainera, nere pasio handietako bat da. Pertsonok gure burua osatzeko dugun gaitasunean erabat sinisten dut, bereziki haurrek dutenean, harritzen jarraitzen nau duten barne indarra eta sendotasuna. Nere maisuak dira, hauetako batekin hamar pertsona helduekin baino gehiago ikasten dut. Platonek zioen bezala, pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa batean baino, eta helduak inoiz edo behin jolasten dugu. |
Lorena Pérez
Osasun Psikologo Orokorra eta terapeuta humanista
2006tik psikologian dihartut banakako zein talde terapian. Nere lana egoera zailetan laguntza prozesu bat bezala ulertzen dut. Nere zeregina errepikatzen diren patroi mingarrien inguruan kontzientzia hartzeko eta ingurura moldatzeko era berriak sortzeko laguntza eskaintzea dela uste dut. Transfeminista, antiespezista eta libertarioa naiz, eta hau nere terapeuta lanean ere irudikatzen da. |
Naiara Garcia
Humanista psikologoa, Lore terapeuta, Personal Hazkundea, psikodramako ere Sailburuaren helduen ikasgelan, Intervention ikastaro grieving prozesua.
Psikologo gisa nire lana da konfiantza eta konfidentzialtasun espazio bat eskaintzea da, eta jaso, kontutan izan eta bidelagunak pertsonaren beraz bere izate lotzen duten joan ahal izango duzu, eta beren gaitasun eta jakiteko duzu zure ondoeza ahalbidetzen duten tresnak ezagutzeko. Gaixoaren bakoitza bakarra eta berezia da eta, beraz, arreta pertsonalizatu beren ezaugarrien arabera egin behar da. Eramango nire prestakuntza eta esperientzia terapia humanistiko ohikoena modu Gestalt terapia, bioenergetic teknikak, psikodramako, Eneagrama, etab erabili me Edozein teknika tradizionalak lagungarria gaixoaren ulertu ahal izan da baztertu gabe. Ijitoen kultura, jubilatuak (triste) eta 15 urte dif-gaitasuna duten pertsonek esperientzia: dudan talde baztertuak lan egin. Nire irakasleak handienak izan dira, nahiz eta nire seme-alabak dira. |