Pazientea
Pazientea izan nahiko bazenu, jarraian nola egin zaitezkeen azaltzen dizugu:
Nori zuzentzen gatzaizkion
Terapia jaso nahi eta diruz ordaindu ezin duelako bere denbora, ezagutza edo trebetasunekin ordaintzeko prest dagoen edozein pertsonari. Edozein herrialdeko eta edozein adineko pertsonei zuzenduriko proiektu irekia da. Terapeuta ezberdinak behar ditugu: haur, bikote , familia terapeutak edo beste edozein espezialitatekoak.
Paziente izateko baldintzak
Psikosolidari@k sarean sartzeko zure maila ekonomikoa ezagutzeko agiri batzuk eskatuko zaizkitzu. Horrela egitea erabaki dugu diruz ordain dezaketen pertsonek zerbitzua kolapsatu ez dezaten eta ondorioz terapia lortzeko beste era bat izango ez luketen pertsonak kanpoan geldi ez daitezen. Hau egitera garamatzana osasuna eskubide unibertsala denaren ideia da. Terapia bere diruz ordaindu dezaketen pertsonak paziente bezala gure saretik kanpora gelditzea nahiago dugu, terapiaren eskubidea bereganatzeko beste era bat ez duten ahalik eta pertsona gehien artatzeko.
|
Funtzionamendua
Behin telefonoz deitu edo email bat bidaltzen diguzunean gaiari buruz informatzeko edo terapia bat hasteko lehen hitzordu bat emango zaizu proiektua koordinatzen duten pertsonetako batekin. Lehen elkarrizketa honetan terapia hastearen arrazoia galdetuko zaizu, zure beharra hala bada, eta eskaintzen zaizkitzun orduak itzuli egin beharko dituzula azaldu. Aipatu bezala zure egoera ekonomikoari buruzko informazioa ere eskatuko zaizu eta izan zenitzaken zalantzak argituko zaizkitzu.
Lehen elkarrizketa honek edo hauek zer itzuli dezakezun, zer atsegin duzun, zertan baliogarri ikusten duzun zure burua edo zer ekarpen egin ditzakezun erabakitzeko balio diezazukete. Orduen itzulpena ez diozu zure terapeutari egingo, beste zerbait behar duten terapeuta bati edo pertsonei baizik.
Itzulpenerako ideia batzuk izan ditzazun: laguntza behar duen norbaiti lagun diezaiokezu agian, edo sukaldatzen trebea bazara ez dakien edo denbora ez dueneri erakutsi, hizkuntzak badakizkitzu norbaiti trebatzen lagundu, etxeko konponketekin trebea zara agian eta konponketaren bat behar duen norbaiti lagun diezaiokezu, edo ile- apainzaina zara eta norbaitek ezin du bere ile mozketa ordaindu, edo menditik kutsadura kentzeko talde batean sar zaitezke… Zerrenda gauden pertsonen zerrenda bezain besteko luzea da.
Gutxi gora behera jasotzen duzun terapia ordu bakoitzeko beste ordu bat itzuli beharko diezu beste pertsonei, ez du zertan ordu zehatz bat izan behar ezta berehalako itzulketa bat ere, koordinatzeaz arduratzen diren pertsonak itzulketak antolatzeaz arduratuko dira.