Terapeuta
Nori zuzentzen gatzaizkion
Osasun psikologikoko edozein profesionalari zeinak bere zerbitzuak dirua ez den zerbaiten truke eskaini nahi dituen eta, modu horretan, osasuna izateko eskubide unibertsala bermatzen lagundu. Edozein korronte zein espezialitateak egokiak iruditzen zaizkigu, talde irekia gara.
Terapeuta izateko baldintzak
Gure asmoa terapia diruz ordaindutakoa izango balitz bezala eskaintzea da. Horretarako, zerbitzuaren profesionaltasuna eta doikuntza legala bermatzen dituzten baldintza batzuk jarri ditugu. Zentzu honetan, kolektibo honetan terapeuta moduan lan egin nahi baduzu, zenbait gauza eskatuko dizkitzugu, kobratuz lan egiteagatik beharko zenituzkeen berberak direnak, halaber. Izan ere, jadanik jardunean bazaude, eskatuko dizuguna zure eskutan beharko luke dagoeneko. Hala ez bada, ez zaitez kezkatu, dokumentu hauek lor ditzazun lagunduko zaitugu:
Funtzionamendua
Behin proiektu honen koordinazioan dagoen kideren batekin harremanetan jarri eta dokumentazioa aurkeztu duzula, pazienteak jasotzeko moduan egongo zara.
Zure beharrak zeintzuk diren jakinarazi beharko duzu, gogoan izan beste pertsona batzuk terapian inbertitzen ari zaren denbora itzuliko dizutela. Lehenago azaldu dugun moduan, ez dira zure pazienteak orduak itzuliko dizkizutenak, beste paziente batzuk.
Zure nahia eta denboraren arabera, pertsona bakar bat edo gehiago hartu nahi dituzun erabaki dezakezu.

Behin paziente bat egokitu zaizunean, telefonoz edo zeuk emandako bidetik zurekin kontaktuan jarriko gara eta terapia hastea proposatuko zaizu. Une horretan nahi eta ahal baduzu, pazienteari zure telefono kontaktua emango diogu geratzen has zaitezten.
Kontsultarik badaukazu zure kontsultan burutuko da. Ez badaukazu, hartarako prestatua daukagun lokal bat erabili ahal izango duzu. |