Lagun gaitzazu
Egitasmo hau interesatzen bazaizu eta beste era batetara lagundu nahi baduzu, jarraian Psikosolidari@k-en funtzionamendua erraztuko luketen gauzen zerrenda azaltzen dugu. Hauetako gauza bat eman ezkero hartu- eman sarearen barruan sartuko zinateke eta beste kideen aldetik ordaina jasoko zenuke.
Lokala
Momentu hontan terapia saioak gutako gutxi batzuk martxan ditugun kontsultategietan burutzen ditugu. Alabaina biltzeko, talde- terapia egiteko, lehen hitzorduetan pertsonak artatzeko edo informazioa emateko, superbisioak egiteko, tailerra egiteko eta abarrerako lokal bat izan nahi genuke. Hitz gutxitan, gure lana zentralizatzeko toki fisiko bat izan nahi genuke.
Beraz, halako lekuren bat baduzu eta utzi badiezagukezu ekarpen zoragarria litzateke. Gure aldetik lekua zainduko genuke eta, hala behar izango balitz, hobetzeko edo egokitzeko ere prest ginateke. Halako zerbat izan dezakeen norbait ezagutzen baduzu informazio hau pasatzea esketuko genizuke.
Beraz, halako lekuren bat baduzu eta utzi badiezagukezu ekarpen zoragarria litzateke. Gure aldetik lekua zainduko genuke eta, hala behar izango balitz, hobetzeko edo egokitzeko ere prest ginateke. Halako zerbat izan dezakeen norbait ezagutzen baduzu informazio hau pasatzea esketuko genizuke.
Publizitatea
Guzti honek funtziona dezan gizarteak Psikosolidari@k ezagutzea behar- beharrezkoa da. Horretarako kartelak edo flyerrak diseinatu eta inprimatu nahi ditugu, hedabideetan elkarrizketa edo erreportaietan agertzea e.a.
Aipatutako zerbaitetan lagun gaitzakezula uste baduzu, bikaina litzateke. Diseinuarekin trebea bazara, inprenta bat baduzu, hedabideetan lan egiten baduzu… guzti honek egitasmo hau ezagutara emateko lagunduko luke eta behar eta trebetasunak dituzten pertsona gehiagotara iritsiko litzateke. |
Material ofimatikoa
Lan hau burutzeko folioak, boligrafoak, ordenagailua, telefonoa, inprimagailua, e.a. behar izaten ditugu. Erabiltzen ez duzun bulegoko materiala baduzu edo eman nahi baduzu, oso erabilgarri litzaiguke.
Itzulpenak
Konturatuko zinenenez web gune hau euskara eta gazteleraz dago. Litekeena da beste hizkunta batzuetan hobe moldatzen diren pertsonek irakurri nahi izatea. Itzultzeko gaitasuna baduzu web gune honen gaitasun komunikatiboa hobetzeko zure laguntza eskertuko genuke.
Psikoterapiako materiala
Gure lanerako etengabe formatzen gara eta gure kontsulta eta ikaste materiala pazienteekin partekatzen dugu. Gaiarekin harremanduak dauden liburuak, testak edo beste era bateko materiala baduzu liburutegi interesgarri bat osatzen joan gaitezke.
Batzuetan beste era bateko materialarekin lan egiten dugu, hala nola: musika instrumentuak, jolas edo panpinak, piszinarako erabiltzen diren goma- aparrezko makilak, arbela, kuxinak, yogarako erabiltzen diren koltxoneta mota e.a. Horrelako materialek asko lagun dezakete terapia saioetan, eta baliteke halako gauza bat emanez parte hartu nahi izatea. |
Besteak
Beste materialen bat edo materiala ez den zerbait eman nahi baduzu edo zalantzaren bat baduzu gurekin harremanetan jar zaitez.